Txillardegi omentzeko plaka kendu dute Gaskonia plazatik
Txillardegi omentzeko plaka kendu dute Gaskonia plazatik. (Argazkia: Joseba Alvarez) 2019ko urtarrilaren 13an, Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren heriotzaren zazpigarren urteurrenean, Antiguako Gaskonia plazan Txillardegi plaza izeneko plaka bat jarri zuten. Txillardegi Udal Liburutegia izeneko herri plataformaren ekimena izan zen, eta asteburuan udalak kendu egin zuen. Ez da hori gertatzen den lehenengo aldia, izan ere, 2019ko uztailean ere kendu zuten plaka.
Garai batean Txillardegi-ren etxea zegoen gaur egun Gaskonia plaza dagoen lekuan, eta han egiten diote omenaldia urtero, haren heriotzaren urteurrenean.
Txillardegi-ren seme Joseba Alvarezek Twitterren adierazi du plaka berriro jarriko dutela. Euskal memoria defenda dezagun!, azpimarratu du.
TXILLARDEGI IZENA KENDU DIOTE PLAZARI
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) May 22, 2022
2019ko urtarrilaren 13an, Txillardegiren heriotzaren 7. urteurrenean, Antiguako Gaskoina Plazan "Txillardegi Liburutegia" herri ekimenak jarritako plaka kendu egin dute, argazkiak lekuko.
BERRIZ JARRIKO DUGU!
Euskal memoria defenda dezagun! pic.twitter.com/LSYXIE42uW


