Alvaro Martinez donostiarra, komikiaren 'Oscar'-a irabazteko hautagaien artean
San Diego Comic Con, komikiaren munduko ekitaldirik handienetako baten antolatzaileek duela egun batzuk jakinarazi zuten 2022ko Eisner sarietarako izendatuen zerrenda. Amerikako komikigintzako saririk garrantzitsuenak dira, eta zerrenda esklusibo horretan dago Alvaro Martinez Bueno marrazkilaria ere.
Egile amaratarrak sail berri onenaren saria jaso dezake izen berarekin Espainian argitaratutako The Nice House on the Lake (Etxe polita laku ondoan) beldurrezko eta zientzia fikziozko minisail garaikidean egindako lanagatik. Martinez Buenok sortu zuen, James Tynion IV gidoilari estatubatuarrarekin batera, pandemian zehar, eta, neurri batean, azken aldian gizarteari eragin dioten beldur askotan inspiratuta dago.
Biak lehiatuko dira estatuatxoa eskuratzeko. Zerrenda horretan daude, baita ere, Tom King eta Greg Smallwood, Mark Russell eta Deodato Jr, Kyle Higgins eta Marcelo Costa eta James Harren.