Polloen lurperatutako matxinatu frankisten oroigarri zen plaka kendu dute
Gaur goizean kendu dute hilerriko langileek. Martirien mausoleotik kendu dute plaka. Ane Oiarbide Eskubide Zibilen zinegotziak adierazi duenez, “udalak Aranzadiri duela gutxi eskatutako txosten baten arabera, panteoi horretan, gutxienez, Donostiaren defentsan parte hartu zuten hamazazpi milizianoren eta gudariren gorpuzkiak zeuden. Era berean, txostenak berretsi egin zuen mausoleo horren udal-titulartasuna. Bi aldeetan Memoria Historikoaren Legea betetzen ez zuen plaka bat zuen, eta, beraz, kendu eta biltegiratu egin da”.
Plakak honako testu hau zuen: “A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oracion por sus almas”.