Su Ta Gar eta Potato taldeek Herrerako jaietan joko dute
Bueltan dira Herrerako jaiak, eta pandemiaren aurretik egiten zuten moduan, izen handiko taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Oraindik ez dute jaietako egitarau osoaren berri eman, baina kontzertuak iragarri dituzte dagoeneko, eta, besteak beste, Su Ta Gar eta Potato talde ezagunek joko dute.
Ekainaren 17an (ostirala), 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta talde hauek joko dute: Dantzall Sound, Su Ta Gar heavy metal taldea, eta Potato ska eta reggae taldea. Talde historikoak dira Su Ta Gar eta Potato, 1980ko hamarkadatik baitaramate Euskal Herriko agertokietara igotzen.
Hurrengo egunean, ekainaren 18an, bi kontzertu antolatu dituzte Herreran, 22:00etan: Elektro Buiaka elektrotxarangak eta Bidean erromeria taldeak.