Xabi Alonsok ez du Realean jarraituko datorren denboraldian
Realak jakinarazi duenez, Xabi Alonsok ez du Realean jarraituko 2021-2022 denboraldia amaitu ondoren: “Entrenatzaile tolosarra Reala B-ren agintean aritu da azken hiru urteetan, eta denboraldi hau amaitzen denean klub txuri-urdina utziko du, Bigarren mailara igoera historikoa lortu eta, bere ezagutza eta inplikazioari esker, gure bigarren taldeko jokalarien prestakuntza eta aurrerabidea aberastu ostean”.
Realak eskerrak eman dizkio Alonsori, teknikari gisa klubean egon den hiru urtetan erakutsitako “dedikazioagatik, ahaleginagatik, konpromisoagatik eta inplikazioagatik”, eta “onena opa dio” etorkizun pertsonal eta profesionalerako.