Donostiako segregazioa: egiturazko desorekak
Zein da Donostiako ikastetxeen errealitatea? Segregaziorik ba al da hiriko eskoletan? Zeintzuk dira arrazoiak? Masifikaziorik ba al da? Eta ‘Ghetto zuriez’ hitz egiterik? Zer egin kultur aniztasuna kudeatzeko?
Atzerritar jatorriko ikasleak eta familia txiroak modu desorekatuan banatzen dira Donostiako ikastetxeetan. Gauza jakina da hori. IRUTXULOKO HITZAk bihar argitaratuko duen erreportajean aztertuko du banaketa hau auzoz auzo nola ematen den.
Klasea, jatorria eta hizkuntza dira familiek ikastetxe batera edo bestera eramateko dituzten egiturazko azken arrazoiak. Hirian bertan ematen den banaketaren isla ere bada, eta horregatik jaso ditugu auzoz auzo dauden atzerritarren datuak.
Donostian eskoletako segregazioa ez da beste hiri batzuetan ematen den bezain larria, akaso. Edonola ere egiturazko desorekak ematen dira bekadun Kristau Eskola, Kristau Eskola elitistak, Ikastolak eta sare publikoaren artean.