Gune berri bat zabalduko dute bihar Emakumeen Etxean
Donostiako Emakumeen Etxeak jakinarazi duenez, gune berri bat zabalduko dute bihar arratsaldean. Horretarako ekitaldia 18:30ean hasiko da Emakumeen Etxean bertan, eta 20:00ak arte iraungo du.
“Emakumeen Etxean parte hartu nahi duzu? Ezagutzen duzu batzordeek egiten duten lana? Borroka feministei buruz elkarrizketan jardun nahi duzu? Gune berria irekiko dugu honi buruz hitz egiteko eta elkar aurkitzeko”, adierazi dute Twitterren. Horrez gain, biharko hitzordura joateko gonbidapena luzatu diote nahi duen orori.