Ibaeta Basketek Natalia Rodriguez fitxatu du datorren denboraldirako
Donostiako Ibaeta Basket saskibaloi taldeak datorren denboraldirako lehen fitxaketa iragarri du: Natalia Rodriguez.
Azken urtetan Baxi Ferrol taldean aritu da kanariar gaztea –23 urte ditu–, eta aurten zeresana eman duen hegaleko jokalaria da. Kanpoko jaurtiketetan zenbaki onak lortu ditu, defentsa lanean ondo aritzen da eta presentzia izan ohi du pistan. Azu Muguruzak gidatzen duen taldea indartzeko kontratatu dute.