Ander Izagirre donostiarrak kazetaritzako Kapuscinski saria irabazi du
Ander Izagirre kazetari donostiarrak kazetaritzako Kapuscinski saria irabazi du berak idatzitako Potosí liburuagatik. Nazioarteko poloniar saririk garrantzitsuenetako bat da, literatura-erreportajearen generoko saririk garrantzitsuena, urtean behin bi kategoriatan banatzen dena: urteko literatura-erreportajerik onena eta literatura-erreportajearen itzulpenik onena.
Varsovian eman diote saria, eta bere hitzaldiaren amaieran Polonian atxilotuta dagoen Pablo Gonzalez kazetari euskalduna izan du gogoan: ” Pabloren atxiloaldia luzatu dute, eta gustatuko litzaidake bere kasuak berme eta argitasun guztia izatea. Berekin gogoratzen naiz”