Hiriko haur parke batzuetako segurtasun zoladurak aldatuko dituzte
Udaren atarian, haur parkeetako segurtasun zoladurak berrituko ditu Donostiako Udalak. Kontratua hiru zatitan banatu dute. Lehenak, Miramongo haur parkeari eragiten dio. Bigarrenak, Atotxa Erreka eremuko eta Pio Baroja ondoko haur parkeak hartzen ditu. Eta hirugarrenak, Maritxu Guler, Altza-12-14, Camino del Frances eta Jose Elosegi haur parkeak.
Lizitazio aurrekontua 97.888 eurokoa da, eta gauzatzeko epea lau astekoa. Kontratu zati bat baino gehiago adjudikatuz gero lizitatzaile berari, bi aste gehituko zaizkio hasierako epeari esleitutako lote bakoitzeko. Lizitazioa eskaintza integratzaile bati adjudikatzen bazaio, epea zortzi astekoa izango da.