Bost eguneko egitarau zabala prestatu dute Larratxoko jaietarako
Ekaina iritsi da, eta bueltan dira Larratxoko jaiak, bi urteko etenaldiaren ostean. Zehazki, datorren asteko ostegunean hasiko dira, hilaren 9an, eta bost egunez jai giroan murgilduko da Larratxo, haurrentzako, gazteentzako, helduentzako eta zaharrentzako egitarau zabalarekin:
Ekainak 9, osteguna
- 17:00. Haurrentzako txokolate jana eta aurpegi margoketa, plazan.
- 17:00. 3×3 futbol txapelketa Larratxoko eskolan.
- 17:30. Nai pailazoen haur ikuskizuna, plazan.
- 19:00. Marrazketa lehiaketaren irabazlea, 2022ko Larrratxoko jai alkate izendatuko da. Partaide guztiak gerturatu zaitezte plazara, sorpresak egongo dira!
- 19:00. Jaietako pintxo-potea auzoko taberna hauetan: Haran, Valverde, Bikutz, Isoui, Barrio, Ana Mari, Indarra eta Galeon.
- 19:30. Txupinazoa eta jaietako agurra, plazan. Holi Festa txupinazoan. Jarraian, erraldoiak eta buruhandiak, Arraketai txarangarekin, betiko ibilbidetik.
- 20:00. Areto futbol txapelketako finalerdiak, Larratxoko eskolan.
- 20:30. Zezensuzkoa, plazan.
Ekainak 10, ostirala
- 11:00. Auzoko aiton-amonentzat toka, bote eta rana, Larratxoko eskolan.
- 17:00. 2020-2021-2022ko hirurtekoan jaiotako haurrei jaietako zapiaren jartzea.
- 17:30. Haurrentzako txokolate jana, Leosiñeta eta Bertsolari elkarteen eskutik, plazan. Bizkotxoak Candyren eskutik.
- 18:00. Ameztu Produkzioaken haur ikuskizuna, Casares Kultur Etxearen eskutik, plazan.
- 19:30. Pala txapelketaren finala, Imanol Gomez frontoian.
- 19:30. Helduen areto futbol txapelketako finala, Larratxoko eskolan.
- 19:45. Erraldoiak eta buruhandiak, Trikitixa taldeak girotua, Larratxoko plazatik Txirritako plazara. Jarraian, zezensuzkoa Txirritako plazatik Larratxoko plazaraino.
- 21:00. Haurrentzako disko festa, Txirritako plazan.
- 21:00. Herri afaria, Larratxoko plazan: sardina eta saiheskia.
- 23:30. DJ Ru, Larratxoko plazan.
- 23:30. Rock jaialdia, Larratxoko eskolan. Kontraband, Mortal Maze eta Hail Noise taldeek joko dute.
- 23:30. Helduen danborrada herrikoia, Arraiketai txarangarekin.
- 00:45. Helduen areto futbol txapelketaren sari banaketa, plazan.
- 03:30. Gaurkoz festa amaitu da… Gauaz gozatu!
Ekainak 11, larunbata
- 11:00. Toka eta bote txapelketa, Txirritako plazan.
- 12:00. Auzoko aiton-amonentzako hamaiketakoa, Bella Vista zahar etxean.
- 12:00. Haur danborrada, Arraiketai txarangarekin, Txirritako plazatik.
- 12:00. X. Paella Lehiaketa, Larratxoko eskolan.
- 12:00. Zumba Larratxoko eskolan.
- 13:30. Paellen aurkezpena epaimahaiaren aurrean, Arzak jatetxeko ordezkaria buru izanik.
- 14:00. X. Paella Lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30. Denok bazkaltzera! Bai partaideak bai auzoko bizilagunak, joan zaitezte Larratxoko eskolan egongo den paella erraldoia dastatzera.
- 16:00. Mus txapelketa, Galeon tabernan.
- 17:00. Eskumuturreko koloretsuak, txapa ikastaroa eta marrazkien txokoa. Herri kirolak eta kuadrillen arteko olinpiadak, Larratxoko gaztelekuaren eta haurtxokoaren eskutik, Larratxoko eskolan
- 17:00. Futbolin txapelketa, Bikutz tabernan.
- 17:00. Showtime emanaldia, Larratxoko plazan.
- 18:00. Aiton-amonentzako dantzaldia, Bella Vista zahar etxean, Rafa Erentxunen eskutik.
- 18:30. Apar festa, Larratxoko eskolan.
- 19:30. Herri poteoa, auzoko tabernetan.
- 20:00. Rap lehiaketa, Larratxoko eskolan.
- 20:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Trikitixa taldeak girotua, ohiko ibilbidetik.
- 21:00. Herri afaria, Larratxoko plazan; sardinak eta saiheskia.
- 23:30. Dantzaldia, Tsunami taldearen eskutik, plazan.
- 00:03. Karaokea, Indarra tabernan.
- 00:30. Zezensuzkoa, Larratxoko plazatik.
- 03:30. Festaren amaiera.
Ekainak 12, igandea
- 10:45. Euskal Dantza Herri Ametsa ikastolako taldearen eskutik, Larratxoko plazan.
- 11:45. X. Sagardo Eguna, plazan, Iñaki Revuelta eta Jexus Etxebestek girotuta.
- 14:30. Herri Zikiroa, Larratxoko plazan.
- 16:30. Tute txapelketa, Indarra tabernan.
- 16:30. Gaztelu puzgarriak, Larratxoko eskolan.
- 17:00. La Bella y La Bestia musikala,Guachindaguito kultur elkartearen eskutik, Larratxoko eskolan.
- 18:00. Egieder musika taldea, Larratxoko plazan.
- 19:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Arraiketai txarangak girotuta, ohiko ibilbidetik.
- 21:00. Jai amaierako traka.
Ekainak 13, astelehena. Haurren Eguna: ferietako salerosleei esker, barrakak prezio merkeagoan.
- 17:30. Etxeko animalien erakustaldia, Hamahiru Katu Elkartearen eskutik, Larratxoko eskolan.