Azkonar bat Antondegin
Martuteneko Antondegi eremua hegaztientzako oso gune baliotsua da, baina baita ugaztunentzat ere. Hain zuzen ere, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak han animaliak grabatzeko dituen kameretako batek azkonar bat harrapatu du oraingoan, egun argiz.
Itsas Enarako kide Xabier Saralegik azaldu duenez, bideoa maiatzaren bukaeran grabatutakoa da: “Egunak gero eta luzeagoak dira, eta azkorrak, ugaztun gautarrak izanik ere, egun argitan ikusteko aukera egoten da. Hala ere, ez da erreza”. Gaineratu duenez, azkonar gehiago grabatu izan dituzte Antondegin, baina denak gauez.