Bihar zabalduko dituzte Kontxako kabinak
Kontxako kabinak bihar, ostirala, irekiko dituztela jakinarazi du Donostiako Udalak. Ekainean eta irailean 09:00-20:00 bitartean egongo dira zabalik, eta uztailean eta abuztuan, aldiz, 09:00-20:30 bitartean.
Kabinetarako azken sarrera itxi baino ordu erdi lehenago izango da. Udalak gaineratu du “aipatzekoak” direla, halaber, Kontxako eta Ondarretako kabinetan eraginkortasun energetikoan egindako hobekuntzak, haietan egiten ari diren berrikuntzak aprobetxatuz.