Donostiako saihesbideko errei bat itxiko dute hilaren 5ean, bi urterako
Gipuzkoako Foru Aldundia Marrutxipiko lotunea eraikitzeko lursaila prestatzen hasi da, eta GI-20 saihesbidearen zorua sendotuko dute. Hori dela eta, igandean, hilaren 5ean, Donostiako saihesbideko errei bat itxiko dute 24 hilabetez. Zehazki, La Salle ikastetxe ondoko zubibidetik Intxaurrondoko tunelaren irteera bitartekoa, Errenteriako noranzkoan. Lanek iraun bitartean desbideratzeak egingo dituzte.
Zirkulazio handiko tartea denez –gunean 45.000 ibilgailu baino gehiagoko batez besteko intentsitatea du–, eragozpenak sortuko dituela aurreikusten du aldundiak. Batez ere, ordu jakinetan. Ondorioz, ordezko ibilbideak erabiltzea gomendatu dute: GI-40 eta GI-41 errepideak eta AP-8 autobidea.