Salbia zuriak eta urdinak landatuko dituzte Mirakontxako hegalean
Langileak Putzueta haztegian, salbia zuriak eta urdinak furgonetan sartzen. (Argazkia: Donostiako Udala) Udalak jakinarazi duenez, gaur hartu dituzte Putzuetako haztegitik Mirakontxaren hegalean landatuko dituzten salbia zuriak eta urdinak. “Olatu txuri urdinekin egindako belardi bat” osatuko dute horrela, eta Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “uda honetarako argazki polit bat izango da”. Goiko argazkian ikus ditzakezue langileak Putzuetako haztegiko loreak eramaten.


