Donostia Festibalak bi eguneko egitarau osoa aurkeztu du
Irailaren 16an eta 17an egingo dute Donostia Festibala. Bi urteko etenaldia gaindituta, hipodromora itzuliko dira. Egitarau osoa aurkeztu dute, eta kartelburuak zehaztu dituzte. Lehen egunekoa Lola Indigo abeslaria izango da, eta bigarren egunekoa, aurrez iragarri zuten moduan, Melendi artista. Jaialdiaren “erregistro estilistikoa irauli” egin nahi dute antolatzaileek, azken urteotako musika urbanoa pop-rockarengatik aldatuko baitute.
Lehen eguneko kartela ondorengo taldeek osatuko dute: Nil Moliner, Arnau Griso, Marlon, Nogen, Bengo eta Andrea Santiago. Bigarren egunean, berriz, banda hauek ariko dira Melendirekin batera: Stay Homas, Sofia Ellar, Marlena, Bulego, Idoia eta Veintiuno. Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.
2020an, pandemiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia, eta, 2021ean, egoerara hobeto egokitzeko, Anoetako belodromoan egin zuten. Besteak beste, Kase.O eta Los Chikos del Maiz rap abeslariak aritu ziren orduan, 2.600 lagunen aurrean.