Pauma bat Egiako teilatuetan
Egiako parkeko ikur nagusia dira paumak, eta ohituta gaude parkean gaudenean haiek karrankaz entzutera. Noizean behin parkeko eremutik kanpo ere ateratzen dira leku berriak ‘esploratzera’. Konfinamenduan, esaterako, Egia kalean ibili ziren aldapa gora. Bart gauean, berriz, Alkolea pasabideko etxeetako teilatuetan agertu zen pauma bat, eta bizilagun baten bidez lortu du Irutxuloko Hitza-k bideoa.