Donostiako bildumazale baten artelanen erakusketa egin dute Okendo kultur etxean
J.C. Armental donostiarrak hainbat sortzaile garaikideren lanak eskuratu ditu urtetan. Jose Luis Zumetaren bi pintura erosi zituen lehendabizi, eta bere azken erosketa izan da Oaia Peruarenaren mihise handi bat. Bere bilduma zabala euskal artearen erreferenteen artelanez josita dago, eta euskal artisten sormenaren erakusgarri da. Bere bildumaren zati bat Okendo kultur etxean erakutsi dute erakusketa batean: Lau haizetara.
31 artistaren 57 lan bildu dituzte Groseko kultur etxean. Jorge Oteiza, Menchu Gal, Jose Gracenea, Jose Antonio Sistiaga, Marta Cardenas, Jose Luis Zumeta, Ana Mari Marin, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Juan Luis Goenaga, Vicente Ameztoy, Udane Juaristi, Miren Korta Rekarte eta Koldobika Jauregiren artelanak ikus daitezke, besteak beste.