Bizikletak aparkatzeko aldi baterako 216 leku jarri dituzte hondartza inguruetan
Azken udetan bezala, Donostiako Udalak bizikletentzako aparkaleku gehiago jarri ditu hondartzen eta igerilekuen inguruetan. Hiriak 216 leku berri ditu dagoeneko, aldi baterako 24 aparkalekutan, Kontxa, Zurriola eta Ondarretako hondartzen inguruetan eta Paco Yoldi kiroldegiaren ondoan.
Bizikleta-aparkalekuak eremu hauetan kokatuko dira: Zurriola pasealekuan (Kursaaleko kubo txikiaren ondoan): sei aparkaleku/54 leku; Jesus M. Leizaola pasealekuan (kai-muturraren aldea): sei aparkaleku/54 leku; Kontxako pasealekuan (Ondarretako tunelaren ondoan, Antiguon): hiru aparkaleku/27 leku; Eduardo Chillida pasealekuan (Tenisaren ondoan): hiru aparkaleku/27 leku eta Anoeta pasealekuan (Paco Yoldi kiroldegiaren inguruan): hiru aparkaleku/27 leku.
Era berean, hurrengo astean Rafael Munoa kalean beste hiru aparkaleku (27 leku) jarriko dituzte, bertan egiten ari diren lanak amaitu ostean.