Herrera jai giroan murgilduko da bi astez
Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan dira Herrerako San Luis jaiak, eta, hilaren 10etik 23ra, auzoan jai giroa izango da nagusi. Maiatzaren bukaeran iragarri zituzten aurtengo kontzertuak –Su Ta Gar eta Potato taldeek joko dute, besteak beste–, baina egitarau osoa plazaratu dute dagoeneko. Jarraian, egunez eguneko egitaraua:
Ekainak 10, ostirala:
- 19:00. Herrerako jaietako bolo txapelketa, Herrerako bolatokian.
Ekainak 11, larunbata:
- 10:00. XXXV. Mozkor Frentekideok Herrerako jaietako pala txapelketa. Kopako finala.
- 11:00. Hamaiketakoa, Pasaiako txistulariekin, Xixurkil trikitilariekin eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 11:00. VIII. Nesken Mozkor Frentekideok Herrerako jaietako txapelketaren ligako finala.
- 11:30. XXXV. Mozkor Frentekideok Herrerako jaietako pala txapelketa. Ligako finala.
- 12:00. Angelusa, Pasaiako txistulariekin eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 12:30. Sari banaketa, Pasaiako txistulariekin, Xixurkil trikitixarekin, eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 13:00. Kalejira, Mozkor Frentekideok Otxotearekin, Xixurkil trikitixarekin eta Pasaiako txistulariekin.
- 14:00. Bazkaria, Mozkor Frentekideok Otxotearekin eta Xixurkil trikitixarekin.
- 16:00. Xixurkilen ikuskizuna.
- 20:00. Sardina jana eta urdaiazpiko mozketa, Zumardi pasealekuan.
- 20:00. Denok Larratxora, berreskura dezagun!
Ekainak 12, igandea:
- 08:30. Mendi irteera, Herrerako plazatik.
- 10:00. Herrerako San Luis Pilota Txapelketako Finalak. Herrerako pilotalekuan.
- 12:00. Angelusa, Pasaiako txistulari eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 12:30. Hamaiketakoa pilotari guztientzat.
- 12:30. Sari banaketa, Herrerako txistulariekin eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
Ekainak 13, astelehena:
- 19:30. Haur eta helduen danborrada entsegua Euskal Giroan. Anima zaitezte!!
Ekainak 14, asteartea:
- 19:30. San Joan soka dantza entsegua, Auzotegian.
Ekainak 15, asteazkena:
- 19:30. Azken aukera! Haurren eta helduen danborrada entsegua, Euskal Giroan.
Ekainak 16, osteguna:
- 17:00. Nork nahi ditu palomitak? Haurrentzako zinema, Herrera K.E.-n.
- 19:00. Herrerako jaietako Txupinazo Elegantea. Pregoia eta xanpaina! Kilikariak txarangarekin.
- 19:10. Herrerako jaietako IX. Pintxo Pote Elegantea, Kilikariak txarangarekin. Txosna, taberna hauen eskutik: Zure Taberna, Bizargorri, Nido, Elosegi, Zumardi, Kayak eta Bikote Tiboli.
- 21:00. Etxera? Eleganteon txosna zabalik dago!
Ekainak 17, ostirala:
- 17:30. Ikastetik edo lanetik jaietara! Herrera goitik behera gozatuz. Aupa gazte!!
- 19:00. Haur eta helduen danborrada, Arraketai txarangarekin eta buruhandi eta erraldoien paseoa Alano alboka taldearekin.
- 21:00. Gaua luzea dela, denok afaltzera, trikiaren kalejirak auzoa alaituko digu!
- 22:00. Kontzertuak: Su Ta Gar, Potato eta Dantzall Sound taldeak.
- 03:00. DJ Rider txosna gunean.
Ekainak 18, larunbata:
- 09:00. Diana, Donostiako txistulariekin.
- 11:00. Luisita putz egitera. Haurrentzako puzgarriak, plazan.
- 11:30. Hara, hara, hara… Puzgarriak abian eta gure haurrak dantzan! Goazen beraien dantza ikastera.
- 12:00. VIII. Herrerako jaietako paella lehiaketa.
- 12:00. Batzuk plazan dantzan eta beste batzuk su gainean dantzan, kale animazioa Herrera behetik gora alaituz!
- 12:00. Denak freskatzera, haurrentzako igerilekua.
- 14:00. Herri bazkaria. Paella jan itzela. Hartu al duzu txartela? (aurretik erosi behar dira).
- 17:00. Luisito lagundu puzten! Haurrentzako puzgarriak, plazan.
- 17:00. Haur txupinazoa. Denok dantzara Luisito eta Lusitarekin.
- 17:15. 2022ko Marrazki Lehiaketaren sari banaketa.
- 17:30. Haurrentzako ikuskizuna: Txaloka taldearen Diskopuntx emanaldia.
- 18:00. Garagardo eta saltxitxa dastaketa Lagunbiden.
- 18.30. Gazteentzako joko olinpikoak.
- 19:00. Txokolate jana.
- 19:15. Buruhandi eta erraldoien irteera Herrerako txistulariak eta Alano alboka taldearekin.
- 21:00. Sardina jatea Herrerako plazan, Herrerako trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 21:00. Kirolari olinpikoentzako afaria, proteinak ez dira faltako!
- 22:00. Elektro Buiaka elektro txarangarekin gaua berotzeari ekin.
- 00:00. Musika festa. Bidean erromeria.
- 02:00. Mozkor jokoak.
Ekainak 19, igandea. Euskal Jaia, Luisitoren omenez:
- 09:00. Diana, Herrerako txistulariekin.
- 11:00. Herrerako IV. Boilur Azoka. Besteak beste, Nafarroatik, Arabatik, Errioxatik, Huescatik eta Soriatik etorritako boilur biltzaileen erakusketa.
- 11:00. Euskal Jaia eta Artisau Azoka: Altzako baserritarrak, zeramika, bitxiak, taloak, buruhandiak, jostailuak, motxilak, eta abar.
- 11:00. Herri Ametsaren eskutik, Dantzari Txiki Eguna, auzoko kaleetan barrena.
- 11:00. Luisito! Luisita! Puzgarriak eta uretako jolasak.
- 12:00. Marianito Fest. Txosnara etorri bermuta hartzera.
- 12:30. Kantujira. Herrera Kantuz abesbatza herrikoiarekin eta Donostiako Musika eskolaren Herrerako egoitzako trikitixa eta pandero ikasleen kalejira auzoan zehar.
- 12:45. Apar festa, Euskal Giroaren aurrean.
- 13:45. Eskuan tragoa, zapia lepoan, irri batekin, Luisito beti gogoan! Luisitori omenaldia, plazan.
- 14:00. Herrerako Jaiak herri kantu barrikotea, Herrerako txistulari, trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin (aurretik txartela erosi behar da).
- 16:00. Luisito! Luisita! Puzgarriak eta uretako jolasak.
- 17:30. Zalditxoak eta zezentxoak, Herrerako trikitixarekin.
- 18:30. Herri kirolak. Saralegi anaiak, Larrañagatarrak eta Ostolazatarrak. Aizkora eta harria jasotzea.
- 19:30. Buruhandien jubilazioa. Estanga trikitixa, Herrerako txistulari eta dultzaineroekin. Erraldoiak atzo jubilatu ote ziren?
- 20:00. Erromeria gidatua.
Ekainak 20, astelehena:
- 19:30. San Joan Soka dantza entsegua, Auzotegian.
Ekainak 21, asteartea. San Luis Eguna:
- 11:00. Herri meza Herrerako Koru Parrokialarekin.
- 13:00. Hamaiketakoa? Jubilatuentzako ‘ordubatetakoa’, Herrera K.E.-n Mozkor Frentekideok Otxotearekin eta Herrerako Koru Parrokialarekin.
- 14:00. Bazkaria Aterpean jubilatu eta ez jubilatuentzat.
- 14:30. San Luis herri bazkaria. San Luis egunean bixigu ere izan ginen, eta izatera itzuliko gara, Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 17:00. Dantzaldia aterpean, Beti Alai taldearekin.
- 17:00. Patata Tropikalaren Azken eguzkilorearen ikuskizuna, Bizarrain elkartearen eskutik.
- 18:00. Goazen! denok dantzatzera.
- 18:30. Astoak, karroza eta guzti.
Ekainak 22, asteazkena:
- 18:00. Haurren Herrerako Jaietako IV. Futbolin Txapelketa, Nido tabernan (izena emateko, Nido tabernan).
- 19:00. Herrerako Jaietako IV. Futbolin Txapelketa, Nido tabernan (izena emateko, Nido tabernan).
Ekainak 23, osteguna. San Joan bezpera:
- 19:00. Trikipoteoa. Zahar eta gazte auzoa elkarrekin girotuz!
- 20:30. Herri afaria plazan. Kaxuelitak.
- 21:30. Ohiko San Joan sua, Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
- 23:00. Zezensuzkoa eta azken traka, Herrerako txistulariekin.
- 23:15. Luisito eta Luisita DJ.
- 23:59. Gaixoa ni! Nora zoazte Luisito ta Luisita!? Jarraitu dantzan.