Arte eszenikoen 25 ikuskizun antolatu ditu Donostia Kulturak udako programaziorako
Donostia Kulturak antzerki, dantza eta musika egitarau zabala antolatu du udarako: 25 ikuskizun eskainiko dituzte guztira (20 antzezlan, bi musikal, dantza ikuskizun bat, kontzertu bat eta zarzuela bat). Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Lugaritz Kultur Etxean izango dira.
Sarrerak bihar, goizeko 11:30ean, jarriko dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta donostiakultura.eus webgunean.
Maiatzaren hasieran, hamar ikuskizunetarako sarrerak jarri zituzten salgai: Kanarietako Gazte Orkestraren kontzertua, Konpromisoa, Kuikui!, Aiguantulivinamerica 1, 2 eta 3, The Hole X, Irabazi eta El medico antzezlanak, eta Marie Antoinette dantza ikuskizuna.
Horiez gain, uztailaren 20tik 25era hiriko hainbat gunetan Donostiako Jazzaldia egingo da. Aurten 2019ko formatura itzuliko da, eta doako kontzertu ugari, hamahiru agertoki eta 100 kontzertu baino gehiago antolatu dituzte. Sei egun horietan, besteak beste, honako taldeak ikusteko aukera izango da: Herbie Hancock, Iggy Pop, Simple Minds, Diana Krall, Gregory Porter, Calexico, Mulatu Astatke, Vintage Trouble, Hiromi, Yann Tiersen, Curtis Harding, Amina Claudine Myers, Benny Green, Leon Benavente, Craig Taborn, Monophonics, Louis Cole, Marco Mezquida & Juan De La Rubia, Miho Hazama & Musikene Summer BigBand, Sofiane Pamart, Steve Coleman & Five Elements, Christone “Kingfish” Ingram, This Is The Kit, PillowQueens, Berta Moreno, Carlos Sarduy, Chico Perez, Daahoud Salim Quintet, Ernan Lopez-Nussa, LakeciaBenjamin, Moises Sanchez, Oreka TX, Vadim Neselovskyi, Veronica Ferreiro & Javier Sanchez, Arima Soul, Ural Thomas & The Pain eta Swingtronics.
Antzerkiari dagokionez, Comedia sexual de una noche de verano, La gran depresión, La curva de la felicidad, Sagastitarrak, Descarados, Mundos para lelos, El aguafiestas, Losers / Galtzaileak, El beso de la mujer araña, Magallanes – Elkano. La primera vuelta al mundo, Erlauntza / El enjambre, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta ¡Ave, osos! lanak, Kutsidazu bidea, Ixabel musikala eta Don Manolito zarzuela jarriko dira bihar salgai.