Atxiki Añorga mugimenduak 18. giza katea egingo du hilaren 10ean
Añorgako bizilagunak ez daude ados Añorga Txikin eraiki nahi dituzten 248 etxebizitzen proiektuarekin. Hori dela eta, iazko irailetik manifestazio jendetsu bat eta giza kate ugari egin dituzte Atxiki Añorga auzo mugimenduaren izenean. Ostiralean, hilaren 10ean, 18. giza katea egingo dute Añorga Txikiko biribilgunean, 18:15ean.
Udal gobernuari auzotarren iritzia aintzat hartzeko eskatzen diote, eta hori partaidetza prozesu baten bidez aurrera eramateko. Hain zuzen ere, Añorga Geltokia hirigintza proiektuak partaidetza prozesu bat izango duela adierazi zuen udalak. Asmo horrekin aurrera jarraitzeko asmoa dute, baina ez dute argitu noiz abiatuko duten aipaturiko parte hartze prozesua.