Antiguan asteburu honetan hasiko dira sanjoanak ospatzen
Bi aste gelditzen dira oraindik San Joan bezperarako, eta jaiak horren bueltan ospatuko dituzte hainbat auzotan, baina Antiguan dira goiztiarrenak. Hain zuzen ere, bihar, hilaren 10ean, hasiko dituzte jaiak, Street Boulder Txapelketarekin. Larunbatean ere jai giroan murgilduko dira, eta hurrengo egunetarako beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
Jarraian, Antiguako sanjoanetako egitarau osoa:
OSTIRALA, 10
- 19:00. II. Street Boulder Txapelketa herrikoia Mikel Laboa plazan Platerotarrak Mendi Taldearen eskutik.
LARUNBATA, 11
- 14:30. Bazkari herrikoia frontoian.
- 17:30. Bertso bazilea, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaien eskutik.
- 19:00. XXIII. Ez don/k Hamahiru Antiguon Hamalau jaialdia frontoian.
- 21:00. GZR Band/Indabe/Herenegun/DJ Miniño frontoian.
ASTEARTEA, 14
- 17:00. + 18:30. Piritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Zorionak Marimotots ikuskizuna, frontoian.
OSTIRALA, 17
- 18:00. Trikitilariak auzoan zehar, Platerotik hasita.
LARUNBATA, 18
- 10:00. Diana auzoko txistulari eta dultzaineroekin.
- 11:30. Antiguotarrak Euskal Dantza taldearen kalejira Matia kalean zehar.
- 13:00. Euskal dantzen emanaldia, frontoian.
- 13:00. Antzerkia kalean: Por hacer un favor, Trapu Zaharraren eskutik. Gaskonia plazan.
OSTEGUNA, 23
- 19:00. Buruhandiak eta trikitilariak Matia kalean, Loretope konpartsaren eskutik.
- 20:00. San Joan koruak eta trikitilariak auzoan zehar, Antiguotarrak Elkartetik hasita.
- 22:00. San Joan sua: koruak, suaren konjuroa, soka dantza herrikoia eta lore sortaren banaketa, Gaskonia plazan.
- 22:30. Erromeria, Elizagoien Ahizpen eskutik, Gaskonia plazan.