"Belartzako Decathlonek auto-ordainketa kutxetan euskaraz ordaintzeko aukera kendu du"
Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak protesta egin du Decathlonen. (Argazkia: Noaua) Belartzako Decathloneko norberak ordaintzeko makinetan ordainketa euskaraz egiteko aukera kendu dute, eta horren aurkako ekintza egin du Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak. Hain zuzen ere, hainbat gazte hara joan dira, eta erreklamazio orriak bete dituzte, euskaraz ordaintzeko aukera berrezarri dezatela eskatzeko. Era berean, establezimenduaren kanpoaldean elkarretaratzea egin dute, Euskara babestu. Eskubideak defendatu lelopean.
“Belartzako Decathlonek auto-ordainketa kutxetan euskaraz ordaintzeko aukera kendu du, beste behin ere, euskaraz bizi nahi dugunon hizkuntz eskubideak urratuz. Erabaki hau ez kasualitate hutsa, euskararen aurkako erasoa da”, salatu dute sare sozialetan argitaratu duten bideoan.
Borroka txikiak handi eginez, gora Euskal Herri euskalduna.
— Aztarrika! (@aztarrikagazte) June 10, 2022
Oraina guria denk! pic.twitter.com/PgPD2ioH0C
