Gaztelumendi anaiak, Antiguan bertsotan eta adarjotzean
Gaztelumendi anaiak, Antiguako frontoian, herri bazkariaren ostean bertsotan. (Argazkia: Beñat Parra) Antiguan dagoeneko sanjoanak ospatzen ari dira, eta jai giroa izan da nagusi larunbatean auzoan, besteak beste, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaien bertso bazilea-rekin. Izan ere, herri bazkariaren ostean, Gaztelumendi anaiak altxa egin dira, eta mikrofonoa eskuan, mahaiz mahai joan dira, han bildutako auzokide guztiei bertsotan adarra joaz.
Jarraian ikus dezakezue bertso bazilea-ren zati bat, bideoan:


