Seigarrenez egingo dute emakumezkoen Tximist Cup nazioarteko txapelketa
Hilaren 17tik 19ra egingo dute 6. Emakumezkoen Tximist Cup nazioarteko futbol txapelketa. Zubietan eta Hondarribian jokatuko dituzte neurketak. Juan Carlos Samaniego Tximist Realeko prestatzaile fisikoaren omenez sortu zuten lehiaketa da. Ordutik, mundu osoko 5.000 jokalari baino gehiagok parte hartu dute txapelketan.
Aurten, Realeko harrobiko emakumezkoen taldeez gain, nazioarteko izen handiko klubek hartuko dute parte. Hala nola, Juventus, Real Madril, Panathinaikos, Atletico Madril, Queens Park Rangers, Genk eta Hannover 96. Partidak ez ezik, askotariko jarduerak antolatu dituzte hiru egunetarako. Egitarau osoa txapelketaren webgunean ikus daiteke.
Iaz talde txuri-urdineko eta Eibar futbol taldeko futbolari ohiek jokatu zuten familiaren omenezko partida, Legends kategorian kokatua. Aurten, berriz, Bartzelonaren aurka jokatuko du Realak.