Alberto Gastesi bere lehen film luzea filmatzen ari da
'Gelditasuna ekaitzean' izena du zinemagile donostiarraren filmak; gaur Amaran ari da filmatzen.
Apirilean hasi zen Donostian filmatzen, Antiguan eta Musikene inguruan, eta orain berriz itzuli da Donostiako kaleetan filmatzera. Gaur, Amarako Arroka kalean izan da lantaldea.
Iñigo Gastesi eta Loreto Mauleon aktore donostiarrak dira filmeko aktore protagonistak, eta Aitor Beltran eta Vera Milan aktoreak ere agertuko dira pelikulan. Drama erromantiko bat da filma, bi aktore protagonisten istorioa da abiapuntua. Urte asko igaro ostean, berriz egingo dute topo.
Udazkenean estreinatuko dute filma.