Nuria Rabanok ez du Realean jarraituko
Nuria Rabano atzelari galiziarrak ez du Realean jokatuko 2022-2023ko denboraldian, klub txuri-urdinak jakinarazi duenez. “Jokalariak klubak proposatutako kontratua berritzeko eskaintza ez onartzea erabaki du, eta horrela, talde txuri-urdinarekin duten kontratuari amaiera eman diote”, azaldu du Realak; era berean, klubak “etorkizun pertsonalerako eta profesionalerako onena” opa dio galiziarrari.
Rabano 2020an heldu zen Realera, eta bi denboraldiz jantzi du elastiko txuri-urdina. Nabarmentzekoa da azken denboraldian erakutsi duen maila, Natalia Arroyoren taldea Txapeldunen Ligarako sailkatzeko oso jokalari garrantzitsua izan baita. Kirol hedabide batzuek aurreratu dutenez, baliteke Bartzelonak Rabano fitxatzea.