Urretxindorra gizarte mentoretzako programak ikasturte amaierako festa egingo du Aieten
Bi urteren ondoren, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak garatutako Urretxindorra gizarte-mentoretzako programak aurrez aurre egingo du ikasturte honen amaierako jaia. Ekainaren 17an, ostirala, Aieteko Jauregian bilduko dira aurten mentore, familia eta hezitzaileekin batera parte hartu duten haurrak. Zortzi ediziotan zehar proiektua garatzeko aukera eman duten erakundeak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako eta Errenteriako Udalak ere gonbidatu dituzte.
Zortzigarren edizio honetan, 36 haurrek hartu dute parte, haien mentoreekin batera, unibertsitateko eta goi-mailako 36 ikasle. Horrela, 200dik gora dira zortzi edizioetan protagonista izan diren ikasleak. Gainera, pandemia arintzen ari denez, aurten aurreko bi urteetan posible izan ez diren bisitak eta jarduerak egin ahal izan dira.
Urretxindora programari Kalitate Zigilua eman zion Gizarte Mentoretzako Koordinakundeak, gizarte-mentoria eraginkor batek eskatzen dituen kalitate-parametroak betetzen dituelako. Era berean, haurrek duten eragin positiboaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Babes Sailak proiektua Bizkaira eta Arabara zabaltzearen aldeko apustua egin du Ellacuria Fundazioaren eta ZEHAR Errefuxiatuen eskutik, hurrenez hurren.