Zorroagako frontoia babesteko eskatu du Ancorak
Domingo Agirrebengoa arkitektoak diseinatu zuen, eta 1933. urtean eraiki zuten. Ancora elkartearen arabera, estalita dagoen hiriko frontoirik zaharrena da. Baserri baten itxura du kanpoaldean, eta barruan 52 metroko zabalerako eta 18 metroko luzerako nabe bat du.
Tren geltokietan ohikoak diren teilatua du eraikinak: armadura tirante eta bielekin osatuta dago. Polonceau injeniariak patentatu zuen sistema hau XIX. mendean, eta honi esker lortu zen argiztapen eta aireztapen sistema egoki bat. Teilatu mota hauek ez dira ohikoak kirol azpiegituretan, eta jada ez dira asko geratzen.
Mantentze lanen falta dela eta, eraikina hondatuta dagoela azaldu du Ancorak, eta ohartarazi du udalak eraisteko agindua eman duela: “Erdiragarria da pixkanaka Zorroagako babes etxea akabatzen ari direla ikustea. Inguru honetako pabiloien erdiak desagertu dira jada”.
Zorroagako frontoia Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziaren barruan sartzeko eskatu du Ancorak.