'Lugañene' traineru irabazlea Garberan ikusgai jarri dute
Donostia Arraun Lagunakek iaz Kontxako Bandera irabazteko erabili zuen Lugañene trainerua Garberan ikus daiteke. Hamaika metro luze, bi metro zabal eta 200 kilo dituen ontzia egun batzuetarako jarri dute merkataritza gunean. Aukera probestuz, klubak bere kirol arropa salgai jarri du.
Erakusketa honen bidez, emakumezkoen arraunari ikusgarritasuna eman nahi dio Garberak. Are gehiago, taldearen hogei kamiseta baino gehiago erosi dituzte, eta sare sozialen bidez zozkatuko dituzte bezeroen artean.