Turismoa eta kontsumoa sustatzeko kanpaina abiatu du udalak: 'Donostiaz, gozatu'
Udalak lelo hau atera du turismoa sustatzeko: Donostiaz, gozatu. Kanpainaren helburuak Donostiako merkataritzaren lana, “made in Euskadi” produktuak azpimarratzea eta hiriko erosketak egitearen “esperientziak goraipatzea” dira: “Kanpainak gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzea nahi du, herritarrei eta bisitariei Donostiako tokiko merkataritzaz gozatzeaz dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helaraziz”. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziaren babesa du.
Marisol Garmendia zinegotziak, Donostiako merkataritzaren balioa azpimarratu egin du: “Kalitatezko merkataritza dugu, profesional, produktu onak dituena eta gure udalerritik harago beti nabarmendu dena. Donostiara erosketak egitera etortze tradizioa izan da gipuzkoar eta bisitari askorentzat, eta hala izaten jarraitzen du Donostiako merkataritza- ehunaren izaeragatik. Horregatik, aukeratutako esloganak dena esaten du: eman gustua, gozatu hiriaz, bertako saltokiez eta tokiko ostalaritzaz. Donostiarrak eta bisitariak gure hiriko une bakoitza aprobetxatu dezaten nahi dugu, barne turismo eta erosketa helmugak gara”.
Kanpaina honen berri emateko, komunikazio kanpaina bat egingo da, bideoak eta promoziozko mezuak emanez, gure tokiko merkataritzak dituen balioak eta ezaugarriak zabalduz.
Donostia sustapenaren eta merkatarien arteko lankidetza hitzarmena
Hain zuzen ere, Donostia “lehen mailako zerbitzuen hiri bihurtzea da Ekonomiaren Garapen eta Enplegu Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bitartez aurkeztu berri duen DSS2022 Ekonomia Bultzatzeko Planaren helburuetako bat, eta, hori lortzeko, ezinbestekoa da sektoreko erakundeen arteko lankidetza eta sareko lana sustatzea”. Testuinguru horretan kokatzen da, udalak eta Donostia Shopsen arteko lankidetza hitzarmena berritzea.
Hitzarmen horrek 229.470 euroko ekarpen ekonomikoa egiten dio merkatariei.
Hitzarmenak hiru jarduera-eremu jasotzen ditu: Kalitatezko lanpostu berriak sortzea, Donostiako saltokiei eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzea eta Tokiko merkataritzan kontsumoaren aldeko promozio digitalaren aldeko apustua areagotzea.