Joxe eta Maritxu erraldoiak aurkeztu dituzte Amara Berrin

Gaur hasi dira Amara Berriko sanjoanak, eta bi erraldoi berri aurkeztu dituzte Probestu plazan. Ikasbide kultur elkarteak egin ditu, eta auzotarrei erakusteko eguna iritsi dira. Joxe euskal arrantzale eta arpoilaria eta Maritxu saregile aditua dira bi erraldoiak.
Elkarteak zituen erraldoiak zaharrak eta astunak zirenez, berriak egiteko aukeraz hitz egin zuten. Horrela, elkartean erraldoi bikote berri bat egitea erabaki zuten. Betidanik itsasoarekin eta arrantzarekin harreman estua izan duenez Euskal Herrian, mundu horretako bi pertsonaia eraiki zituzten. Horiek dira Joxe eta Maritxu. Horrez gain, aurkezpenean nabarmendu dute Ikasbide elkartearen inguruan itsasoarekin lotura duten hainbat kale daudela. Esaterako, Ontziola kalea.
Jaiak gaur hasi badira ere, beste bi egunetarako hainbat jarduera prestatu dituzte. Hona hemen egitaraua.