Kostata, baina Oletako sanjoanak berreskuratu dituzte
Pandemiaren ondoren, bueltan dira Oletako sanjoanak, eta lau eguneko egitaraua prestatu dute, ostegunetik igandera. Hala ere, jaiak antolatzeko zailtasunak izan dituztela azaldu du jai batzordeko kide Iñaki Casadok: “Pandemiaren ostean, pentsatu genuen agian jaiak antolatzeari uztea. Baina, azkenean, aurten behintzat antolatzea erabaki dugu, eta gero ikusiko dugu”.
Horregatik, hain zuzen ere, berritasunik ez dagoela nabarmendu du Casadok: “Betikoa daukagu: ostegunean DJ bat, larunbateko ohiko berbena eta haurrentzako jarduera ugari. Aurten ez daukagunez barrakarik, behintzat haurrentzako jarduerak antolatu ditugu”. “Ea zer eguraldi egiten digun, ez baitute oso eguraldi ona iragarri!”, gaineratu du jai batzordekoak.
Hala ere, gogoz daude: “Jendea animatuta dago, eta parte hartzen dira. Espero dugu ondo ateratzea, eta ea datorren urtean berriz antolatu ditzakegun jaiak”.
Osteguna, 23
- 18:00. Jaien hasierako txupinazoa.
- 18:15. Txaranga girotutako buruhandiak.
- 18:30. Haurrentzako jolasak.
- 19:00. Txokolate jana.
- 21:00. Afari herrikoia plazan.
- 22:30. DJ emanaldia.
- 23:45. Zezensuzkoa.
- 00:00. San Joan sua.
Ostirala, 24
- 16:30. Haurrentzako marrazki lehiaketa, plazan.
- 18:00. Umeentzako jolasak.
- 18:00. XXXI. Haurren pala txapelketaren finala.
- 18:30. XXXI. Emakumeen pala txapelketaren finala.
- 19:30. XXXI. Gizonen pala txapelketaren finala.
- 21:30. Kontzertuen gaua: Ezinezkoa, Rock Band Experience eta Talde Hemendik.
Larunbata, 25
- 11:00. Kultur Lantegiak antolatutako gazteentzako tailerra.
- 11:00-13:30 eta 15:30-18:30. Puzgarriak futbol zelaian.
- 13:30. XI. Patata Tortilla Lehiaketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia.
- 16:00. Mus lehiaketa.
- 19:00. Sardina jana.
- 19:00. Dantza erakustaldia, Konpartsa Gurea Elkartearen eskutik.
- 23:00. Berbena.
- 00:30. Zezensuzkoa
- 00:45. Dantza lehiaketa.
Igandea, 26
- 08:00. Diana herrikoia.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Parrillan egindako pintxo herrikoiak.
- 12:00. Altza Kantuz taldearen kontzertu korala.
- 12:30. Toka eta bote txapelketak.
- 14:00. Helduentzako lunch txiki bat.
- 16:00. Tute lehiaketa.
- 17:30. Umeentzako antzerkia Casares-Tomasene Kultur Etxeari esker. Erre: Piraten istorio bat obra.
- 18:30. Txokolate jana eta jaien amaiera.