Jose Angel Santos eta Josu Leonet omenduko dituzte Martutenen
Donostiako Udalak beste bi plaka jarriko ditu uztailaren 2an, Jose Angel Santosen eta Josu Leoneten omenez. ETAk hil zituen 2001ean egindako atentatu batean. Hauekin 23 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.
Ekitaldia 12:00etan izango da, Martuteneko geltokiaren aurrean, eta plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den moduan, omenaldi xumea izango da. Eneko Goia alkateak eta udal taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.
Santos eta Leonet Elektra enpresako langileak ziren, eta 40 eta 31 urte zituzten, hurrenez hurren. Urrutitik aktibatutako bonba auto baten biktimak izan ziren, Martuteneko industrialdeko beren lanpostuetara zihoazenean. Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEko zinegotzia zen atentatuaren jomuga