San Bartolomeko parke berria "ahalik eta naturalena" izango da
Donostiako Udalak San Bartolome Muinoa urbanizazio proiektuaren aldaketa bat onartu du. Helburua da Catalonia hotelera iritsi aurreko eremuan parke berri bat egitea, eta hori “ahalik eta naturalena” izatea.
Eneko Goiak azaldu duenez, eremu horretan egindako indusketa batzuetan eliza baten aztarnak daude. “Aztarna hauek parke berriaren eremu zentrala izango dira. Era berean, parkeak egonlekua, haurrentzako jokoak eta zuhaitzak izango ditu”, esan du alkateak.
Bere garaian udalak zabaldu zuen simulazio honetan ikus daiteke parkea, goialdean eta eskuinean: