San Joan bezpera ospatzeko prest daude Morlansen

Leire plazan ospatuko dute San Joan bezpera. Arratsaldeko zazpietan hasiko dira sua prestatzen, eta 20:00etarako parrillada egingo dute. Ondoren, 21:00etan, sorginen jaitsiera izango da. Hain zuzen, dantza egingo duten partaideak Morlans eta Aiete lotzen dituen igogailua hartu eta Morlansko sura joango dira. 21:30ean, konjuroa, dantza eta sua izango da.
Sua pizten dutenean, Erre zenituzten izeneko abestia dantzatuko dute, eta, gero, Lantzeko zortzikoa, zazpi jauzi, txulalai, txapeloaz, eta hainbat jauzi.
Morlansko euskara taldea eta dantza taldea dira antolatzaileak, eta, aurten, talde feminista batu zaie. “Erre zituzten sorginen erratzak guk ditugula, eta udako solstizioarekin batera gure bizitzen jabe egiteko dantza eta bizitza bizi askeak ospatzeko deia egiten dugu”, adierazi dute.
Morlansko bizilagunek entseguak egin dituzte gau magikorako dantzak prestatzeko, eta atzo arratsaldeko irudiak bidali dizkigute Morlanstarrak auzo elkartekoek.