754 taldek eta 12.000 jokalarik jokatuko dute Donosti Cupen 30. urteurrenean
Donosti Cup txapelketa bueltan da. Pandemiaren ondorioz, 2020an bertan behera geratu zen, eta iaz,formatu txikiago batean egin zen. Datorren astean, uztailaren 4an itzuliko da, parte hartzearen errekor historikoarekin.
Guztira 754 talde izango dira, eta 12.200 jokalari. Edizio handiena izango da, baina baita nazioartekoena ere: Guztira 166 talde atzerritar egongo dira.
Herrialdeka, Ameriketako Estatu Batuak (73 talde), Frantzia (40 talde) eta Japonia (14 talde) daude sailkapenean. Gainerako herrialdeak Portugal, Andorra, Italia, Erresuma Batua, Suedia, Palestina, Jordania, Libano, Kongoko Errepublika, Mexiko, El Salvador, Honduras, Txile eta Bolivia dira. Estatu mailan 282 talde egongo dira, Katalunia 140 talderekin eta Madril 91 talderekin, ordezkaritza handiena duten erkidegoak.