Bueltan dira Altzako San Martzial jai tradizionalak
Donostiako auzo eta herrietako jairik tradizionalenak bueltan dira: Altzako sanmartzialak. Hilaren 30eko San Martzial egunaren bueltan antolatu ohi dituzte, eta uztailaren 2a, Santa Ixabel eguna izaten da indartsuenetarikoa, Baserritarren Eguna ospatzen dutelako. Altzatarra Kirol Elkarteak antolatuta, Altza gainan egingo dituzte jaietako jarduera gehien-gehienak, hilaren 24tik uztailaren 3ra.
Jarraian, egunez eguneko egitaraua:
Ostirala, 24:
- 19:00etan, paletako finalak, gomazko eta larruzko pilotekin. Ondoren, sari banaketa.
- 21:30ean, Altzatarra K.E.-aren egoitzan, San Martzial pilota txapelketan partaide izan diren guztiekin afaria.
Larunbata, 25:
- 09:00etan, Erromeria. Altzako baserrietan zehar, 2022ko jai egitarauaren eskaintza, Donostiako Musika Eskolako trikitilariez lagundurik.
- 19:30ean, Altza gainako plazan, sardina jana, Nao Etxea tabernako Estheren lankidetzaren eskutik, Arabako Errioxako ardoaz lagundurik, bizilagun eta bisitari guztientzat, Vinotec ardo etxeak babestuta.
Asteazkena, 29. San Pedro eguna:
- 19:00etan, bolo jaurtiketa, udal bolatokian.
- 19:30ean, toka txapelketa.
- 20:00etan, San Martzial parrokian, Eslaba maisuaren Salbea, lau ahotsetan eta organoarekin, Aita Sierra abesbatzaren eta parrokiko koruaren partaidetzarekin.
- 20:30ean, Altzatarra K.E.-aren egoitzan afaria, danborradan parte hartu duten guztiekin.
- 22:00etan, Altzako kaleetan zehar, danborrada, Pasai txarangak lagunduta.
- 00:00etan, San Martzial plazan, udaletxearen aurrean, San Martzial ereserkia abestuko da, Pasai taldea lagun, danborradako partaide eta bertako auzotar guztien laguntzarekin.
Osteguna, 30. San Martzial eguna:
- 11:00etan, San Martzial parrokian, meza nagusia, Altzako Deun Gorenaren omenez.
- 17:00etan, frontenis torneoa auzotar gazteentzat. Sari asko daude. Animatu izena ematera.
- 19:00etan, buruhandiak.
Ostirala, 1:
- 12:30ean, haurrentzako marrazki lehiaketa, La Mas Kukik antolatuta. Lehiaketaren oinarriak egun batzuk lehenago argitaratuko dira Facebook.com/lamaskukidetalles helbidean. Sari banaketa uztailaren 2an izango da, idi demaren aurretik.
- 13:00etan, Nao Etxeak antolatutako Toka Txapelketa.
- 13:30ean, patata tortila lehiaketa. Postreen lehiaketa.
- 16:30ean, euskal dantzak, Herri Ametsa ikastolako dantza taldearekin.
- 17:00etan, sari banaketa. Toka, Mus, Tute, Seietara, Bote, gela, Nao Etxean jokatutako txapelketa guztien sari banaketa. Bukatzerakoan, luntx txiki bat bazkideen artean burutuko da.
- 18:00etan, antzerkia Plaza Gorrian. Zirika Zirkus taldea.
- 19:00etan, txokolate jana haurrentzat, pilotalekuan, Nao Etxeko Estherren lankidetzarekin. Buruhandiak kaleetan zehar.
- 19:30ean, aparraren festa, San Martzial plazan.
Larunbata, 2. Santa Ixabel eguna, Baserritarren Eguna:
- 10:00etan, San Martzial parrokian meza nagusia.
- 10:45ean, XXX. Sagardo Lehiaketa, honako sagardogileen partaidetzarekin: Martuteneko Barkaiztegi, Astigarragako Gartziategi, Lizeaga, Oyarbide eta Petritegi, Hernaniko Altzueta eta Otsua Enea, eta Urnietako Eula. Ondoren, sari banaketa.
- 12:00etan, Nao Etxea jubilatuen elkarteak antolaturik, txistorra, hirugiharra eta gazta ogitartekoak egin eta saldu egingo dira.
- 12:30ean, udal probalekuan, idi demak. Aldez aurreko zozketa egin ondoren, bi idi pare eguerdian eta beste biak arratsaldean jardungo dira. Diru sariez gain, bikote irabazlearentzat sari berezia egongo da. Bikoteek diru-saria edo garaikurra jasotzeko, gutxienez 30 plaza egin beharko dituzte bi mila kiloko harriarekin. Aurtengo idi bikoteen nagusiak honako hauek izango dira: Matxain, Orereta; Garaiyar, Oiartzun; Telleria, Lasarte; eta Olazar, Lezo.
- 13:30ean, bertsolariak San Martzial plazan: Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak: Joseba Alkiza eta Unai Elizasu.
- 14:30ean Altzatarraren egoitzan anaitasunezko bazkaria, bertsolariek lagundurik.
- 17:00etan, II. Altza Herria binakako eskuz txapelketa.
- 18:00etan, udal probalekuan, Idi probak, eguerdian tira ez dutenen idi pareen txanda izango da.
- 19:00etan, Altza gainako San Martzial plazan, Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
- 23:00etan, San Martzial plazan, DJ Ru-ren emanaldia.
Igandea, 3:
- 09:00etan, minbiziaren aurkako elkartasun azoka (Asgincer elkartea).
- 14:00etan, Altzatarra K.E.-aren egoitzan bazkaria, Alkartasuna dantza taldearekin.
- 16:00etan, zumba, San Martzial plazan, Asgincer-en laguntzarekin.
- 17:00etan, Showtime taldearen (Erroteta 7) dantza emanaldia.
- 18:00etan, Sagardo Eguna, Altzania K.E.-ak antolaturik, pintxo eta sagardo dastaketa. Sagardo egileak: Akarregi, Petritegi, Lizeaga, Eula, Gartziategi, Altzueta.