Realak Cadizen etxean hasiko du liga
Espainiako Ligak 2022-2023ko denboraldiko egutegia zehazteko zozketa egin du ostegun arratsaldean, eta Realak dagoeneko badaki jardunaldi bakoitzean zeinen aurka jokatuko duen. Hain zuzen ere, Cadizen etxean hasiko du liga, abuztuaren 14ko asteburuan, eta Bartzelonaren aurka jokatuko du etxeko lehenengo partida, bigarren jardunaldian, abuztuaren 21eko asteburuan.
Bestalde, realzaleek gogo handiz itxoiten dituzten partidei dagokienez, derbiei dagokienez alegia, honako jardunaldi hauetan jokatuko ditu Realak: Osasunaren aurka jokatuko du lehena, abenduaren 31ko asteburuan, Anoetan; Athleticen aurka bigarrena, urtarrilaren 14ko asteburuan; Athleticen etxean izango da hirugarrena, apirilaren 16ko asteburuan; eta, Osasunaren etxean jokatuko du azken derbia, apirilaren 30eko asteburuan. Egutegi osoa hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezue.