Uxue Alberdik eta Andoni Egañak bertso saioa eskainiko dute Euskal Itsas Museoan
Bertsoak Museoan bertso saioa egingo dute Uxue Alberdik eta Andoni Egañak Euskal Itsas Museoan, ekainaren 28an. Bertan, Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea aldi baterako erakusketari loturik dauden garaiko eta gaur egungo esklabotza eta giza ustiapena bezalako gaiak landuko dituzte. Museoko zuzendaria den Xabier Alberdi izango da gai-jartzailea. Museoko terrazan izango da emanaldia, eta sarrerak hiru euroren truke eskuratu ahal izango dira.
Bestalde, ekainaren 29an Ontziratu zaitez… azken topaketa egingo da Ander Arrese arkeologo eta historialariaren eskutik. Bertan, parte hartzaileek Espedizio arkeologikoa Islandian: 1615ean hildako euskal arrantzaleen pezioen bila hitzaldia entzuteko aukera izango dute. 19:00etan izango da, doako sarrerarekin, gaztelaniaz.
Izen-ematea beharrezkoa izango da; webgunearen bidez, komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidera idatzita, edo 943-43 00 51 telefonora deituta.