Abiatu da Donostiako 47. liburu eta disko azoka
Donostiako 47. Liburu eta Disko Azoka gaur zabaldu da Gipuzkoa plazan. Uztailaren 4 arte egongo da zabalik, ordutegi honetan: goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.
Liburu azokarekin batera, Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan gaztelerazko lau liburu aurkeztuko dira.
Ekainak 27, astelehena, 19:00etan. Pablo Martín Carbajal. El latido del Al-Magreb. San Jeronimo aretoan.
Ekainak 28, asteartea, 12:00etan. Miguel Usabiaga. La primera guerrilla vasca. Mandas Dukearen aretoan.
Ekainak 30, osteguna, 19:00etan. Javier Sagastiberri. Muerte en el Carlton. San Jeronimo aretoan.
Uztailak 1, ostirala, 19:00etan. Miguel Palacios. Zona de sombras. San Jeronimo aretoan.