Agintarien esku dantza tradizionala egin dute Konstituzio plazan
Pandemiaren aurretik estreinakoz, San Joan bezperako agintarien esku dantza tradizionala bere horretan egin zuten atzo Konstituzio plazan, herritar ugariren aurrean. “Konstituzio plazaren erdian lizarrari su eman diogu, San Joan bezperako erritua ospatzeko. Uda ona izan dezagula denok”, adierazi du Eneko Goia alkateak.
Sanjoanetako zortzikoa interpretatu zuten lehenengo, eta, ondoren, txistularien erritmora, esku dantza dantzatu zuten alkateak eta udaleko beste hainbat zinegotzik. Alkateak hitza hartu ondoren, lizarrari su eman zioten, eta agintariak zein ekitaldian parte hartu zuten dantzariak kalejiran aritu ziren elkarrekin.
Udalak ekitaldiaren bideoa osatu zuen, eta jarraian ikus dezakezue:
?Arratsalde berezia atzokoa.
— Eneko Goia (@EnekoGoia) June 24, 2022
?San Joan bezpera ohiturari eutsiz ospatu genuen. #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/hPUbZZEQDW