Donostiako Erraldoien udako egitaraua aurkeztu dute Garberan
Laster hasiko dute Donostiako Erraldoiek udako ibilbidea. Ekainaren 26an, igandean, Irungo San Martzial jaietan dantzatuko dute bikote arabarrak eta nafarrak, Irungo Atsegiña konpartsari 2019an Donostiako Aste Nagusira egindako bisita itzuliz. Irungo San Juan plazatik abiatuko dira 17:30ean.
Gaurtik aurrera, Garbera merkataritza gunean egongo dira ikusgai, eta egunero bisitatu ahal izango dira uztailaren 11 arte. Horren ostean, Aste Nagusirako prestatuko dituzte.
Aste Nagusiko ibilbideak
Parte Zaharra, Erdialdea, Gros, Loiolako-Erribera eta Antiguan zehar ibiliko dira erraldoi eta buruhandiak.
Larunbata, abuztuak 13, Kanoikada eta Erdialdea
Igandea, abuztuak 14, Zurriola
Astelehena, abuztuak 15, Erdigunea
Asteartea, abuztuak 16, Kontxa Pasealekua
Asteazkena , abuztuak 17, Antigua
Osteguna, abuztuak 18, Amara
Ostirala, abuztuak 19, Okendo
Larunbata, abuztuak 15, Erdialdea eta Agurra