Herensugeak piztu du San Joan sua Aieten
Euskal mitologia erdigunera ekarri zuten Aieteko San Joan bezperan, herensugea izan baitzen sua pizteko arduraduna. Gero Axular dantza taldearen emanaldiaren eta sardina janaren ostean, herensugea Jolastokian bildutako haur eta helduen artetik iritsi zen sua pizteko prest zuten egiturara, auzokide batek argi zuziekin malabarrak eta bestelakoak egiten zituen bitartean. Ondoren, sua itzali arte aritu ziren festan, DJ emanaldia izan baitzuten ondoren.
Herensugeak sua piztu zuen unea bideoan eskuratu du IRUTXULOKO HITZAk: