San Joan bezpera, auzoz auzo
Pandemia pasatu da, eta San Joan bezperako ospakizunak itzuli dira Donostiara, indartsu gainera. Donostiako auzo eta herri ia guztietan egin zituzten suak, dantzak, sardina janak eta bestelako jarduerak, eta tarteka euria egin bazuen ere, horrek ez zituen herritarrak gelditu, eta giro ederrean ospatu zituzten sanjoanak.
Auzo bakoitzak bere berezitasunak izan zituen; batzuk aipatzearren, Amaran zezensuzkoa berreskuratu zuten, Amara Berrin akelarrea egin zuten, Egian dantza jendetsua egin zuten eta Ipar Intxaurrondon, Herreran, Oletan eta Igeldon jaien barruan piztu zuten sua.
Jarraian, auzo gehien-gehienetako irudiekin osatutako bideoa eta irudi bilduma ikus ditzakezue: