Sorginen eskutik ospatu dute San Joan bezpera Morlansen
Inkisizioak erretzerik izan ez zituen sorginek kontzilioa egin omen zuten atzo, San Joan bezperan, Zugarramurdin, eta han izan ziren Morlanskoak. Sorginak auzora iritsi aurretik, auzokideek prest zuten sua pizteko egitura, eta sardinak, txorizoa eta gazta jaten, zein sagardoa, garagardoa eta bestelakoak edaten zebiltzan giro ederrean.
Euria egin zuen, baina horrek ere ez zituen Morlansko sorginak geldiarazi, eta adar doinuez lagunduta heldu ziren auzora, eskuan argi zuziak zeramatzatela. Horrela, musikarekin arazo bat edo beste izan ostean, suaren inguruan dantzan aritu ziren, eta sua piztu zuten ondoren, San Joan bezpera ospatzen jarraitzeko.