Zer kontzertu izango dira kaiko Karmengo jaietan?
Hiru aste eskas gelditzen dira kaiko Karmengo jaietarako (uztailaren 14tik 17ra), baina jai batzordekoek dagoeneko iragarri dituzte kontzertuak. Denetarik izango da jaietan: erromeria, rock musika, popa eta DJ saioak, besteak beste.
Ostegunean, uztailaren 14an, La Jodederak Herenegunek eta Skabideanek hasiko dituzte jaiak. Hurrengo egunean, Sindrome Nortek, Dinamitak eta Porrus eta Natural Killer DJ-ek joko dute, asteburuari hasiera emateko. Larunbatean, Mugan donostiarrek, McOnak taldeak eta Iratzar erromeria taldeak joko dute, eta, azkenik, Andoni Oilokiegik, Laiotzek eta Fresa Morango DJ-ak itxiko dute asteburua.