Erromeria egin dute Altzako baserrietan zehar
Bizilagunak, Altzako San Martzial jaietako egitaraua banatzen. Eguraldi txarrari aurre egin, euritakoak jantzi, eta gogotsu banatu dituzte altzatarrek San Martzial jaietako egitarauak auzoko baserrietan. Altzatarrak elkartetik abiatu dira 09:00etan, eta goiz osoa pasa dute baserriz baserri, jai egitarauaren eskaintza egiten. Giroa alaitzeko, Donostiako Musika Eskolako trikitilarien laguntzaz abestu dute eta dantzatu dira auzotarrak.


