Hondakinak biltzeko bi kamioi elektriko izango ditu Donostiak
Donostiako Udalak hiriko hondakin solidoak biltzeko bi kamioi elektriko erosiko dizkio Irizar ibilgailu enpresari, Next Generation funtsetatik jasotako diruarekin. Zehazki, 1.207.580 euroko aurrekontua izango du adjudikazioaren kontratuak, eta Irizarrek 2023ko azaroaren 15erako entregatu beharko ditu kamioiak.
Udalak iazko otsailean jakinarazi zuen zabor bilketareko ibilgailu elektrikoak erostea aztertzen ari zela, eta, hain zuzen ere, Irizarrek FCC enpresarekin batera garatu duen kamioietako bat aurkeztu zion udalari.